XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XVII-garren ALEGIA.

Gizonen goraberak.

Urlia asi zan
bere zoriaz
espatsu. Esopo'k
alaitu guraz:

Izontzi bat ekatx
gogorrak jota
joian, barrukoak
ikaratuta
.

Erio-bildurrez
negar ta negar.
Onetan eguna
ozkarbitzear

Asi zan ontzia,
atzeko aizez,
aurrera egiten
itxaropenez.

Ontzi-mutillak be
lar poztu ziran.
Nausia, oitua
arriskuetan:

Neurriz poztu bear
da, asi yaken,
ta apurka-apurka
eizue auen
.

Bizitza onetan,
baten poz, beste
baten min, ibilli
oi gara naste
.